Martxoak 8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna

EH Bildu: "Udalak konpromiso zehatzak hartu behar ditu"

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 8a, 15:11
EH Bilduko kide Karmele Alberdi eta Ane Arruti (EH Bildu).

Eh Bilduk gaurko greba deialdia babestu eta aldarrikapenarekin bat egiten du. Era berean, bat egin du Zarauzko Mugimendu Feministaren manifestuarekin. Baina ez du hartu parte gaur goizean gainerako udal taldeek –EAJ, PSE-EE eta Irabazi Zarautzek– adostutako adierazpenaren irakurketan, "ez duelako konpromiso zehatzik hartzen".

Koalizioaren iritziz, "aurtego Martxoaren 8a ez da beste Martxoaren 8 bat, askoz haratago doa, eta iruditzen zaigu udalak konpromisoak hartu behar dituela, betiko testuetan eta ekitaldietan gelditu gabe".