Martxoak 8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna

Emakume kooperanteen inguruko mahai ingurua, Ispilu Arten

Martxoaren 8aren harira, Ispilu Arte galeriak Emakumea eta errefuxiatu, bitan biktima izeneko erakusketa zabaldu du. Horren osagarri, mahai inguru bat ere antolatu du gaur (martxoak 9) arratsalderako, Hotz Zarautz elkartearekin lankidetzan: Errefuxiatu esparruan emakume kooperanteak izenburupean, bi kooperante eta Salvamento Maritimo Humanitarioko ordezkari bat ariko dira solasean. 19:00etan hasiko da saioa.