Martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Irudietan: Muturreko zaintzak izan dituzte hizpide arratsaldean

Amaia Urbieta Arruti 2018ko mar. 8a, 18:08

Kafe tertulia egin dute Lege Zaharren Enparantzan mugimendu feministako kideek, zein hurbildu diren hainbat emkumek. Tertulian, interna moduan zaintzan jarduten diren emakumeen gaia izan dute ardatz. Horretarako, emakume etorkinen inguruko lanketa egiten duen Bidez Bide taldeko kide den Soraya Ronquillo eta zaintza lanetan jarduten diren Noemi Mixia, Libni Otzoy eta Noemi Ortiz aritu dira hizketan. Gainontzeko parte hartzaileek, euren testigantzak entzuteko, galderak egiteko eta eztabaidarako beta izan dute.

Mahai inguruaren ostean, haurrentzako hitzaldiak izan dira, Iratxe Aranburu korrikalariaren eta Ana Galarraga kirol kazetariaren eskutik. Gainontzeko ekintzekin batera, goizean hasitako mural margoketarekin jarraitu dute paraleloki.