Irudietan: Terrorismoaren biktimei omenaldia

Zarauzko hitza 2018ko mar. 11a, 13:12

Dozenaka herritar eta politikari bildu da gaur eguerdian Zarauzko Arrosategi parkean, terrorismoaren biktimak gogorarazteko ekitaldian. Aurtengoan bereziki gogoratu nahi izan dituzte herriko "biktima anonimoak", hau da, zerrenda ofizialetan ageri ez diren horiek.

Zarauzko Udal Gobernuak deitutako ekitaldira dozenaka herritar eta politikari gerturatu dira. Politikarien artean, udaleko EAJko eta PSE-EEkoak. Horiez gain, Irabazi Zarautz alderdiko zinegotziak, Juan Luis Illarramendi alkate ohia (EAren izenean) eta PSE-EEko hainbat kide (Ana Priede Orioko zinegotzia, Pablo Garcia Jaurlaritzako Etxebizitza zuzendaria eta Eneko Andueza Gipuzkoako lehendakaria, esaterako).

Honako testua irakurri dute Jesus Aranak (EAJ) eta Gloria Vazquezek (PSE-EE).