Kontzertu sakroa emango du martxoaren 24an Zarautz Abesbatzak

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 12a, 10:04
Zarautz Abesbatza, artxiboko irudian (utzitakoa)

Zarautz-Txiki abesbatzak parte hartuko du kontzertuan. Hainbat egileren lanak entzuteko aukera izango dute herritarrek, besteak beste Escudero, Webber, eta Beyonce musikagileenak.

Zarautz Abesbatzak kontzertu sakroa emango du hil honetan. Martxoaren 24an, frantziskotarren elizan jarri dute hitzordua. Gainera, ez dira bakarrik ariko, Zarautz-Txiki abesbatzak ere hartuko baitu parte emanaldian.

Kontzertuan hainbat musikagileren obrak entzungo dituzte bertaratzen direnek: H. Eslaba, F. Escudero, Webber, G. Fauree, Beyonce, Bardos eta  C. Franc aipatu dituzte abesbatzakoek beraiek.

Saioa gauean izango da, 22:00etatik aurrera.