Herri lasterketa jokatu zuten atzo Beasainen, eta 7 kilometroko proba motzean, gizonezkoetan, hirugarren sailkatu zen A 3 el km taldeko Juanjo Berazierto, 23:28ko denborarekin. Lehena Mikel Etxamendi izan zen, eta bigarren Aitor Regillaga. Ibai Berazierto anaiak seigarren postuan amaitu zuen; Imanol Uranga, berriz, zazpigarren.