Jubenil eta senior gizonezkoetan ondo aritu da ZAE bateletan

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 12a, 10:49
Artxiboko irudian, zarauztarrak bateletan

Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia jokatu dute asteuruan Donostian, eta zarauztarrek hainbat mailatan hartu dute parte. Gizonezkoek jubeniletan bigarren egin dute, eta seniorretan hirugarren.

Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia jokatu zen atzo Donostian, Urumea ibaian, Martutene parean. Ehun batel inguru bildu ziren, eta eskualdeko ontziak ere bertan aritu ziren nor baino nor.

Zortzi mailatan jokatu zituzten estropadak, eta emaitza desberdinak lortu zituzten Orioko, Zarauzko, Getariako eta Zumaiako ontziek.

Emaitza guztiak ikusgai daude ondorengo pdf artxiboan.