Gure Esku Dagoren giza katea

Giza Katearen aurkezpena egingo du larunbatean Zarauzko Gure Esku Dagok

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 12a, 16:01

Datorren larunbatean, martxoaren 17an, Gure Esku Dagok ekainaren 10erako antolatutako Giza Katea aurkeztuko dute Antoniano aretoan.

Gasteiz, Bilbo eta Donostia lotuko dituen Giza Kate erraldoia Zarauzktik igaroko da, eta larunbateko aurkezpenean katearen ezaugarriak, egun horretarako egitasmoak eta Herritarron Ituna rurkeztuko dituzte. Antoniano aretoan izango da hitzordua, eguerdiko 12:00etan. Horrez gain, parte hartzaileek izena emateko kanpaina abiatuko dute eta luntx txiki bat izango da bertaratzen direnentzat.