Etxebestetarren egungo ibilerak

Ainhoa Sarasola / Berria 2018ko mar. 13a, 11:39
'Aupa Etxebeste!' filmeko fotograma bat. 2005. urtean estreinatu zuten lana, eta milaka ikusle joan ziren zinemara (Berria).

Telmo Esnal eta Asier Altuna zinemagileek Agur Etxebeste! filma grabatuko dute udan. Orain dela hamahiru urte estreinatu zuten pelikularen segidatzat har daiteke lan berria. Berria egunkariak eman du jakitera albistea.

Zertan dabiltza etxebestetarrak? Nolako bizimodua darama duela hamahiru urte pantaila handian milaka ikuslek ezagutu zuten familia hark? Aupa Etxebeste! filma 2005ean estreinatu zuten Asier Altuna eta Telmo Esnal zinemagileek, eta haren segida izan daitekeen lana sortzekotan dira orain. Agur Etxebeste! izango du izenburu, eta udan hasiko dira grabatzen. Asier Altunak BERRIAri azaldu dionez, komedia bat izango da lan berria ere, eta Etxebeste familia izango du protagonista, «baina beste saltsa batean sartuta».

Albistea osorik irakurtzeko: Berria.eus