Elkarretaratzea deitu dute Zarauzko Jubilatu eta Pentsionisten Plataformakoek

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 18a, 09:00
Joan den asteleheneko elkarretaratzeko argazki bat (Irabazi Zarautz).

Ohiko elkarretaratzea deitu dute biharko (martxoaren 19a), eguerdiko 12:00etan, udaletxe aurrean. Plataforma, pentsio duinak lortzeko lanean diharduten elkarte, kolektibo eta norbanakoez osaturik dago eta inguruko jubilatu eta pentsionista guztiei luzatu diete elkarretaratzera hurbiltzeko gonbita.