Arizaga anaiak garaile Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketan

Zarauzko hitza 2018ko mar. 17a, 08:40

Atzo iluntzean eman zioten amaiera aurtengo Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketari. Kulixka jatetxean zuten hitzordua, Iker eta Iñaki Arizaga anaiek eta Ina eta Antonio Bereziartuak. Lehia estuaren ondoren, Arizaga anaiak nagusitu ziren. Sari banaketa, afaria eta mus txapelketa azkarra izan zituzten ondoren.

Atzo iluntzean jokatu zuten Zurekin Ostalarien Elkarteak antolatutako Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketaren finala, Kulixka jatetxean. Aizarnazabalgo Iker eta Iñaki Arizaga anaiak aritu ziren musean, Ina eta Antonio Bereziartua anaia azpeitiarrak aurkari zituztela. Lehia luze eta estuaren ondoren, Arizaga anaiak nagusitu ziren.

Txapelketaren ondoren, sari banaketarekin batera, lagunarteko afaria izan zuten Kulixka jatetxean bertan. Ondoren, mus txapelketa azkarrarekin eman zioten amaiera egunari.

Sailkapena:

1. Iker eta Iñaki Arizaga (Aizarnazabal). 6.000 euroko saria.

2. Ina eta Antonio Bereziartua (Azpeitia). 1.000 euroko saria.

3. Mikel Etxeberria eta Juan Casas (Zestoa). 500 euroko saria.

Erlazionatuak