Irudietan: Giza katea eta 'Herritarron Ituna' aurkeztu dituzte Antoniano aretoan

Zarauzko hitza 2018ko mar. 17a, 14:01

Ekainaren 10eko giza katea Zarauztik pasako dela jakinarazi dute Antoniano aretoan egindako aurkezpenean. Hiru kilometro inguru betetzeko erronka izango dute zarauztarrek, autopistako biribilgunetik Getariara doan errepide erdiraino.