Ibai Beraziertok irabazi du Zestoako Herri Kroseko proba laburra

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 19a, 13:26
Ibai Berazierto, erdian, sari banaketaren unean (Ihintza Elustondo)

2.770 metroko lasterketan zarauztarra izan da azkarrena gizonezkoetan. Alexander Iturralde (Hernani) eta Neftan Akrikez (Zumaia) sailkatu dira bigarren eta hirugarren.

Zestoako 40. Herri Krosa jokatu zuten atzo goizean. Helduen mailan, bi proba egin zituzten: bata, 8.630 metrokoa, eta, bestea, 2.770 metrokoa. Proba luzean, Ruben Aranburu azpeitiarra eta Alazne Irureta aizarnazabaldarra izan ziren azkarrenak. Gizonetan, Eder Rodriguez (Galdakao) sailkatu zen bigarren postuan, eta Andoni Saldias (Anoeta) hirugarrenean. Emakumeetan, berriz, Oihane Larrañaga eta Mertxe Uribetxeberria zestoarrak sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren.

Proba laburrean, Ibai Berazierto zarauztarra eta Sara Manzisidor zumaiarra izan ziren azkarrenak. Gizonetan, Alexander Iturralde (Hernani) eta Neftan Akrikez (Zumaia) sailkatu ziren bigarren eta hirugarren. Emakumeen kasuan, berriz, Eneritz Aramendi (Azpeitia) eta Nerea Tena (Zumaia) izan ziren podiuma osatu dutenak.

Zestoako 40. Herri Kroseko sailkapen osoa eta argazki bilduma ikusgai daude urolakosta.hitza.eus webgunean.