Ana Galarraga eta Peru Iparragirre Euskal Idazleen Elkarteko batzordekide berriak

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 19a, 16:02
Euskal Idazleen Elkartearen larunbateko bilkura, Bilboko Azkuna Zentroan. (EIE)

Garbiñe Ubeda Goikoetxea idazlea aukeratu zuten lehendakari berri, larunbatean Bilboko Azkuna Zentroan egin zuten bilkuran. Euskal Idazleen Elkarteko Batzar orokorrak aho batez hartu zuen erabakia, eta Jasone Osororengandik jasoko du lekukoa. Horrez gain, Zuzendaritza batzordean hiru kide berri izango dira, eta haien artean, Ana Galarraga eta Peru Iparragirre zarauztarrak.