Inaxio Uria 'Isasti'ren bertsoetan zozomikoteak hizpide

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 20a, 08:30

Inaxio Uria Isastik zozomikoteei buruzko bertso sorta hau bidali digu.

Doinua:”Iparragirre abila dela”

-1-
Euskal Herriko mitologian
argi asko ageri da
“Zozomikote” izenarekin
Aurkeztu ohi da herrira
Hau zer da bereziki?
Kuriosoa biziki
jarri ezkero begira
Zehaztasunak azaltze asmoz
orain joango naiz harira(bis)

-2-
Garai batean artzai bat harro
azaltzen zen egunero
negu lehorra eta epela
aipatuaz aho bero
Martxoari iseka
Zeharkatuz erreka
atzetik ardiak gero
Hila amaitzear zijoala
euririk ez zen espero(bis)

-3-
Martxoa noski haserretu zen
eta ondoren pentsatu
Artzaiak merezia zuela
Ta hauxe zuen eratu
Apirilan laguntza
bere planaren funtsa
Bi egunterdi eskatu
Berak zituen beste hainbestez
boladatxo bat osatu(bis)

-4-
Horrela bada bost egunetan
egundoko euritea
ta ondorioz erreka ere
zijoan bete betea
Ardiak hantxe larri
artzaian kaltegarri
Erabakiz saihestea
Erreka hura zeharkatzeak
ekar zezaken kaltea(bis)

-5-
Abiatu ta berealaxe
hasia zen iskanbila
uran indarraren eraginez
itorikan ardi pila
Artzaian eromena
Galdurik zuen dena!!!
Bihurturikan umila
aharia hurre ikusi zuen
eta joan zen bere bila(bis)

-6-
Aharia hartu bizkarrean da
erreka zeharkatzera
Joan orduko estropezuaz
danba!! muturrez aurrera
Jarraituz zori txarrak
ahariaren adarrak
begi bat zion atera
Ta hura ere hantxe ito zen
artaldeakin batera

-7-
Era horretan egoera zen
bene-benetan zatarra
Harrotasunan ondorioa
zuen aitortu beharra
Ez ahari ez artalde
Ordainik ez,debalde!!
Disgustua barra-barra
Ta gutxi balitz gelditua zen
gainera begi bakarra(bis)

-8-
Martxoan azken egunak eta
apirilaren lehenak
“zozomikote”izenarekin
ezagun ditugu denak
Eurite arriskua
hortxe dago prestua
Bost egun dira zuzenak
Sinesgarria ez bada ere
horrela dio txostenak(bis)

Inaxio Isasti