Eskualdeko turismo eskaintza ezagutzera emateko lan saioa

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 19a, 17:08
Lan saioan parte hartu zutenak, Orioko Arraunetxean (UKUE).

Bidaia agentziak eta turismo gidariak eskualdeko turismo enpresekin elkartu ziren joan den astean, Orioko Arraunetxean.

2018an hainbat jarduera bideratuko ditu eskualdeko Turismoa Dinamizatzeko Mahaiak, eskualdeko turismo eskaintza bidaia agentziei, gidariei eta turismo arloko profesionalei ezagutzera emateko. Joan den martxoaren 15ekoa egin zuten urteko lehen lan saioa, Orioko Arraunetxean.

Guztira, 23 lagunek hartu zuten parte: eskualdeko turismoaren arloko enpresetako kideek, Euskadiko bidaia agentzia nahiz turismo gidariak eta, azkenik, eskualdeko turismo bulegoetako eta Udal Elkarteko ordezkariak. Hain justu ere, bidaia agentziek eta turismo gidariek aukera izan zuten eskualdearen turismo eskaintza bertatik bertara ezagutzeko, zerbitzu horiek eskaintzen dituzten enpresen eskutik.