Ohiko udalbatzarra egingo dute ostegunean

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 20a, 10:33
Artxiboko osoko bilkurako irudi bat.

Martxoko udalbatzarra egingo dute ostegunean, eta hainbat gai bozkatuko dituzte. Besteak beste, Turismo Plana eta pentsio duinen aldeko mozioak. Horregatik, Zarauzko Jubilatu eta Pentsionisten Plataformak bertaratzera deitu ditu herritarrak. Ohi bezala, 19.00etan hasiko da bilkura, udaletxeko pleno aretoan.