Lanpedusako gurutzea parrokian izango da ikusgai asteazkenean

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 20a, 10:51
Lanpedusaren gurutzea bedeinkatu zuen Frantzisko Aita Santuak.

Frantzisko Aita Santuak Lanpedusako (Italia) itsasoan galdutakoen txalupen zatiekin egindako gurutze bat bedeinkatu zuen, eta orain munduan zehar ari dira eramaten, elkartasunaren eta bakearen mezua zabalduz. Euskal Herritik ere pasatzeakoa da, eta asteazkenean (martxoaren 21ean) Andra Mari Zeruratzea parrokiko atarian izango da erakusgai, 20:00etan.