zarauzkohitza.eus

Antton Lopez 'Kubati' aske utzi dute

Zarauzko Hitza 2018-03-20 11:21   Politika

"Terrorismoa goratzea" leporatuta atxilotu dute gaur goizean, beste hiru lagunekin batera, eta Guardia Zibilak deklarazioa hartu ostean, aske utzi dute 16:00 aldera.

Antton Lopez 'Kubati' aske utzi dute
Antton Lopez 'Kubati' aske utzi duten unea (@sortuEH) | Ikusi handiago | Argazki originala

Irailean Belen Gonzalezen agur ekitaldian "terrorismoa goratzea" leporatuta, Kalera Kalera dinamikako bozeramaile eta Zarauzko bizilagun Antton Lopez Kubati atxilotu du Guardia Zibilak gaur goizean. Era berean, dinamikako bozeramaile Oihana Garmendia, Nafarroako Sortuko arduradun Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitia ere atxilotu dituzte.

Atxilotu ondoren, Donostiako Intxaurrondoko kuartelera eraman dituzte, eta han deklarazioa hartu diete Guardia Zibilak. Garmendia aske utzi dute 15:00 aldera, eta ordu erdi inguru geroago Zabaleta ere libre utzi dute. 16:00etan kaleratu dituzte Kubati eta Dañobeitia.

Gaurko, martxoaren 20rako, atxiloketak gaitzesteko manifestazioa deitu dute, 19:30ean, Musika Plazan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa