2017an egin zuen bezala, ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza egitasmoak sustatzeko diru-laguntzak eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. 2018ko deialdia eta oinarriak Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak martxoaren 15ean onartu zituen eta laster argitaratukodira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Lau diru-laguntza lerro ditu deialdiak. Oinarriak, deialdiaren ezaugarriak, eskabidea egiteko eredua eta bestelako argibideak Urola Kostako Udal Elkartearen webgunean daude irakurgai. Bestelako informazioa jasotzeko, mezu bat bidali enpresa@urolakosta.eus helbidera.