zarauzkohitza.eus

Haritz Lertxundi zoriondu du Turismo Bulegoak

Zarauzko Hitza 2018-03-21 11:35   gizartea

Haritz Lertxundi zoriondu du Turismo Bulegoak Haritz Lertxundi, Turismo Bulegoko lankideekin batear (Zarauzko Turismo Bulegoa). | Ikusi handiago | Argazki originala

Down Sindromearen Nazioarteko Eguna da gaur, eta Zarauzko Turismo Bulegoak bere lantaldeko kide Haritz Lertxundi zoriondu du sare sozialen bidez. "Urteak daramatza gure artean langile fin eta arduratsu honek. Plazer bat da guretzat egunero gure artean izatea. Zorionak Haritz eta ondo ospatu eguna!", adierazi dute. Era berean, estereotipo guztiak alboratu eta mugarik gabeko bizitza baten aldarria egin dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa