Salbatore Mitxelenako ikasleek Bordeleko Castillon-la-Bataille herriko Collège Aliénor d'Aquitania ikastetxeko ikasleak izan dituzte euren etxeetan egunotan. Guztira, 32 ikasle eta 3 irakasle etorri dira, eta 7 egun igaro dituzte Zarautzen, bertako ikasleen familiekin elkarbizitzen. Apirilaren 20tik 26ra, bertako ikasleak Bordelera joango dira, elkartrukearen bigarren zatia burutzeko.