Askapenaren brigaden aurkezpena eta hitzaldia izango dira ostegunean

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 23a, 16:08

Askapenak hitzaldia eta 2018ko brigaden aurkezpena emango ditu ostegunean, martxoaren 29a, Putzuzulo Gaztetxean, 19:00etatik aurrera.

Datorren ostegunean, aurtengo brigaden kanpaina aurkeztuko du Askapena erakunde internazionalistak. Bertan, elkartasun internazionalistaren garrantzia azpimarratuko dute, 2018ko brigaden helmugak azaltzearekin batera.

Aurkezpenaren ostean, 2017ko udan Palestinara burutu zen brigada feministako bi kidek hitzaldia emango dute, hain zuzen ere, Maddi Gallastegi zumaiarrak eta Andrea Lopetegi zarauztarrak. Hitzaldian, Palestinan ikusi, ikasi eta sentitu zutena kontatzeaz gain, bertako egoerari buruzko azalpenak emango dituzte.

2018ko Askapenaren brigadei buruzko informazio gehiago beraien webgunean topa daiteke.