Maiatzaren 13an jokatuko da Zarauzko Herri Lasterketa

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 25a, 10:00
Zarauzko herri Lasterketa (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

Izen-ematea zabalik dago eta Herrikrosa.eus atarian eman daiteke.

Zarauzko A 3 el km! taldeak Zarauzko Herri Lasterketa antolatu zuen iaz estreinakoz, eta aurten jarraipena emango dio probari. Maiatzaren 13an jokatuko da, 11:00etan hasita, eta 8,8 kilometro izango ditu; Musika plazatik abiatuta dira parte hartzaileak, eta toki berean helmugaratu.

16 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte, eta izena Herrikrosa.eus atarian eman daiteke, 10 euro ordainduta; sarean izena emateko azken eguna maiztaren 11 izango da. Egunean bertan ere izena emateko aukera izango da, baina 13 euro ordainduta.

Lehen hiru sailkatuentzat izango dira sariak, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Era berean, opariak izango dira parte hartzaile guztientzat eta hainbat zozketa egingo dituzte.