Irudietan: Pukasekoei omenaldi herrikoia

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 31a, 10:10

1988an egin zen surfeko aurreneko munduko txapelketa Zarautzen, Pukasek antolatuta. 30. urteurrena aprobetxatuta, Zarauzko Udalak omenaldi herrikoia egin zion Letamendia-Azpiroz familiari atzo iluntzean. Garai hartako Turismo zuzendaria ere omendu zuten: Ana Mari Esnal. Ikusi ekitaldi hasierako bideoa.