Abisu horia zegoen iragarrita gaur olatu handiengatik, eta udaltzainek malekoiko hainbat zati itxi dituzte segurtasunagatik. 17:40ean zen itsasgora, eta aurreko egunetan bezala, gaur ere olatuak pasealekuraino iritsi dira. Momentuz ez dago kalteen berririk.