Irudietan: Hasi da 'Itzulia Basque Country'ko lehen etapa

Amaia Urbieta Arruti 2018ko api. 2a, 16:37

13:30 inguruan abiatu da Itzulia Basque Countryko lehenengo etapa malekoitik. Taldeen aurkezpenen eta zinta mozketaren ostean, txirrindulari guztiak martxan jarri dira, irteera zein helmuga Zarautzen izango dituen lehenengo etapa hau jokatzeko.

 

Hondarribiaraino iritsi ostean, behin Jaizkibelgo igoera gainditurik, 16:00ak inguruan helmugatik igaroko dira, hala, Garate gaineruntz abiatzeko. Handik, berriro Zarautzera jaitsiko dira, ondoren Aiako gaina igotzeko. Amaitzeko, ekogunetik Elkano gaineraino igoko dira, eta handik, Villa Munda atzean dagoen helmugara iritsiko dira, 17:45ean, gutxi gorabehera.