Pro Zarautz 2018

Irudietan: Hasi da Pro Zarautz 2018

Amaia Urbieta Arruti 2018ko api. 4a, 13:05

Gaur goizean hasi dute 2018ko Pro Zarautz txapelketa. 8:30ean sartu dira lehen surflariak itsasora, eta goizean zehar hainbat zaletu inguratu dira bertara.

Abian da gaur hasi eta igandera arte luzatuko den Pro Zarautz Qualifying Serieseko froga. Gizonezkoak soilik sartu dira gaur uretara, eta bihartik aurrera, nesken txapelketa hasiko da.

Goizeko 9:00etan Yoga saioaz gozatzeko aukera izan dute gerturatu direnek, eta horretarako aukera izango da ostegunean eta ostiralean ere. 19:30ean, berri, ongi etorri sensoriala egingo dute Zarauzko Golf Klubean, eta ondoren, hainbat proiekzio eta Kutxa kultur moda & Kissing room izango dira leku berean. Gaurko eguna amaitzeko, DJ Iban Mato izango da ingurua girotzen 21:45ean.