Lore eta Landareen III. Azoka ospatuko dute larunbatean

Zarauzko Hitza 2018ko api. 5a, 17:36
Aurreko urteko lore eta landareen azokako irudi bat.

Udaberriko Lore eta Landareen III. Azoka ospatuko dute Zigordia kalean larunbat honetan. Goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 14:30ak bitartean, bertako eta kanpoko saltzaileek lore eta landare aukera zabala eskainiko dute euren postuetan: barnekoak, sasoikoak, usaindunak, zuhaixkak... Horiez gain, landareen munduarekin harreman estua duten beste zenbait artisau produktu ere izango dira salgai, hala nola, xaboiak, kosmetika, sendagai naturalak, haziak, senda belarrak, lore lehorrak eta bitxiak.