Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko argazkia aterako dute

Zarauzko Hitza 2018ko api. 10a, 13:02
Iruñeko Katakrak liburudendan aurkeztu dute manifestazioa. (Altsasukoak Aske)

Iruñeko manifestaziora joateko autobusa ere antolatu dute.

Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformek manifestazioa deitu dute larunbatean (apirilak 14), Iruñean; izan ere, apirilaren 16an hasiko da 2016ko urriko liskarren harira auzipetutako gazteen aurkako epaiketa. "Berme demokratikoa" eskatzeko protesta 17:30ean hasiko dute Golem zinemetan, eta Gaztelu plazan amaituko da. Zarauztik bertaratzeko autobusa antolatu dute, eta izena Eguzkin, Arranon eta Putzuzulo gaztetxean eman daiteke.

Era berean, ostiral honetan elkartasun argazkia ateratzeko hitzordua jarri dute herrian: 19:30an izango da, Lege Zaharren enparantzan.