Euri jasagatik uholde arriskua dago emanda

Zarauzko Hitza 2018ko api. 11a, 15:22

Oraingoz, udaltzaingoak uholdeen inguruko txostenik jaso ez badu ere, honako irudi hauek igo dituzte Meteo Zarautzek eta Xabier Txurruka alkateak beraien twitter kontuetara. Bertan ikus daiteke Abendaño eta Errota-berri inguruetan ibaia ohikoa baino maila altuagoan dagoela. Beste herri askotan ere arazoak dituztenez, Segurtasun Sailak jakinarazi du Uholdeen Larrialdi Plan Bereziaren alerta-fasea deklaratu dutela.