Eraberritu egin dute Ongi Etorri elkartea, eta igandean ospatuko dute

Zarauzko Hitza 2018ko api. 13a, 11:26
Jangelak duen itxura berria (Ongi Etorri elkartea)

Ongi Etorri elkartea hilabete batzuk itxita egon da. Eraberritze lanak egin dituzte, eta horiek amaituta, igandean zabalduko ditu ateak. 10:30ean ezohiko batzarra egingo dute, eta gero hamaiketakoa egingo dute bazkide guztiek. Bestalde, elkarteak jakinarazi duenez, bazkide bila dabiltza.