Zarauzko traineruak Gipuzkoako Kofradien mendeurren estropadan hartuko du parte bihar

Zarauzko Hitza 2018ko api. 13a, 11:39
Kontxako Estropadako irudi bat
Mendeurrena dela eta, Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiako parte diren herrietako traineruekin estropada egingo dute. Bestelako ospakizunak ere antolatu dituzte, Aquariumean.

Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiak 100 urte bete dituela eta, hainbat ospakizun izango dira larunbat honetan Donostian. Besteak beste, traineruen estropada antolatu dute larunbat eguerdirako.

Hiru txandatan jokatuko da estropada, eta hauek izango dira parte hartuko duten taldeak:

  • Lehen txandan: Getaria, Zarautz, Mutriku.
  • Bigarren txandan: Zumaia, Donostiarra, San Pedro.
  • Hirugarren txandan: Orio, San Juan, Hondarribia.

Lau luze eta hiru ziabogetara jokatuko da estropada.

Estropada ez ezik, beste hainbat ekitaldi ere izango dituzte larunbatean. Donostiako Aquariumeko auditorioan elkartuko dira kofradietako kideak, eta kofradien ibilbidea laburtzen duen ikus-entzunezkoa eskainiko dute bertan. Ehun urte hauetan izan diren arrantzale guztien omenezko otoitza eta lore eskaintza izango dute ondoren, eta bandera bedeinkatuko dute.

Estropadaren ondoren, kofradietko kideen arteko bazkaria izango dute.