Izeta sagardoak bigarren postua lortu du Nazioarteko Sagardo Lehiaketan

Zarauzko Hitza 2018ko api. 13a, 12:06
Lehiaketa azaroaren 25ean egin zuten Hernaniko Orona Fundazioaren egoitzan, eta Izetakoek orain jaso dute saria. Hala jakinarazi du Karkara.eus atariak.

Mundu osoko sagardogileek hartu zuten parte Nazioarteko Sagardo Lehiaketan. Sagardo ekoizleak hainbat kategoritan  lehiatu ziren: Sagardo Natural Asturiarra, Sagardo Tradizional Frantsesa, etab. 

Izeta sagardotegiak bigarren saria eskuratu zuen Euskal Herrian Ekoiztutako Sagardoa kategorian, eta orain jaso dute irudiko garaikurra.