Aiako harrijasotze txapelketan lehiatuko dira Eiza eta Urra

Zarauzko Hitza 2018ko api. 13a, 13:50
Mikel Lopetegi 'Urra'. (Ataria)

Igande arratsaldean izango da norgehiagoka, Aian. Hiru minutuko hiru txanda jokatuko dituzte harri jasotzaileek, eta kilo gehien jasotzen dituena izango da irabazlea.

Apirilaren 15ean, igandean, harrijasotze jaialdia izango da Aiako probalekuan. Bertan izango dira Iñigo Eizagirre Eiza eta Mikel Lopetegi Urra zarauztarrak, eta haiekin batera, beste bost harrijasotzaile hauek: Gorka Etxeberria, Sebastien Martikorena, Josetxo Urrutia, Inhar Urruzuno eta Julio Jimenez harri jasotzaileak, eta hiru minutuko hiru txandatan kilo gehien jasotzen dituenak irabaziko du proba.

Aiako Idi Probak Elkarteak antolatu du saioa, Aiako Udalaren babesarekin. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak izango du probak kontrolatzeko ardura.