'Hebra' erakusketa inauguratuko du Zuhar Iruretagoienak, BilbaoArten

Zarauzko Hitza 2018ko api. 13a, 14:43
Zuhar Iruretagoienaren 'Hebra' erakusketa. (BilbaoArte)

Iaz jasotako bekari esker, Zuhar Iruretagoiena Labeaga artistak Hebra ekoizpen propio sortu du, eta erakusketa gaur inauguratuko du BilbaoArten, 19:30ean. Elementu estrukturaletatik irudiak sortzeko ahalmenari buruz hausnartu du sortzaile zarauztarrak erakusketa honetan, nahiz eta horiek "behar formalagatik bakarrik" ekoizten badira ere. Maiatzaren 11a bitartean izango da ikusgai.