Iturribide kalea trafikoarentzat moztuta egongo da datorren asteartean, apirilaren 17an, 08:00etatik 20:00etara, Azken Portu Goiko igogailuaren dorrea jartzeko lanengatik. Errepidea itxita egongo da Salbide kalea eta Iturribide kalea lotzen dituen biribilgunetik hasi (Zarauzko Osasun Zentroaren paretik) eta Iturribide kaleko eta Herriberazahar kaleko bidegurutzeraino.
Era berean, ezingo da aparkatu Iturribide kaleko bi aldeetan: obra egiten ari diren 24 zenbaki paretik hasi eta Salbide kaleko biribilguneko norabidean, 40 metrotan.
Mozketa horiek egingo dituzte errepidean bi garabi eta bi garraio trailer ezartzeko, ondoren dorrearen estruktura eraiki ahal izateko. Pieza hau garraio berezi bidez iritsiko da herrira, eta Udaltzaingoak lagunduko du garraioa Iturribide kalera arteko ibilbidean.