Aritzbatalde kiroldegiak Spinning Astea ospatuko du apirilaren 16etik 20ra. Hori horrela, modalitate hori doan probatzeko aukera eskainiko dute, datozen egunetan eta ordutegietan:
- apirilaren 16an (astelehenean) eta 18an (asteazkenean). 09:15ean eta 19:00etan.
- apirilaren 19an (ostegunean), 09:15ean.
- apirilaren 20an (ostiralean), 19:00etan.
"Jarduera fisiko hau oso egokia da gaitasun aerobikoa, indarra eta beheko gorputz adarretako potentzia lantzeko, eta norberak kontrolatu dezake bizikletaren intentsitatea", azaldu dute kiroldegitik.
Parte hartu nahi dutenek kiroldegiko harreran jaso dezakete gonbidapen txartela. Informazio gehiagorako, 943-00 51 23 telefono zenbakira deitu daiteke edo kirola@zarautz.eus helbide elektronikora idatzi.