Udalak harrera egingo die Erasmus + programako ikasleei

Zarauzko Hitza 2018ko api. 14a, 10:00
Erasmus + programan hartu du parte Orokietak.

Orokieta Herri Eskola hartzen ari da parte programan, eta, orain, Turkia, Polonia, Portugal eta Italiako ikasle-irakasleak etorriko dira herrira. Astelehenean egingo diete ongietorri ekitaldia.

Udalak harrera egingo die astelehenean Erasmus + programan parte hartzen duten ikasle eta irakasleei, 10:00etan, udalbatzar aretoan. Eramus + programaren barruan, Orokieta Herri Eskolaren proiektua (YES) izan zen Gipuzkoa osoan Lehen Hezkuntzan aukeratutako bakarra. Orokietako ikasleak Turkia, Polonia, Portugal eta Italiako ikaskideekin batera lanean aritu dira. Hain zuzen ere, Orokietako bi ikasle Polonian izan ziren eta, orain, Turkia, Polonia, Portugal eta Italiako ikasle-irakasleak etorriko dira herrira.

Xabier Txurruka alkateak ongietorria emango die asteleheneko ekitaldian. Bertan izango dira, era berean, Nekane Iribar Hezkuntza zinegotzia, Eusko Jaurlaritzako Rosa Aliaga ikuskaria eta Xabier Ostolaza Donostiako Unibertsitateko Ingeniaritza departamentuko kidea.

Erlazionatuak

Orokieta eskola Erasmus + programan

Zarauzko Hitza 2017 aza 16 Zarautz