Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko argazkia atera dute hainbat herritarrek

Zarauzko hitza 2018ko api. 14a, 10:29

Astelehenean hasiko da 2016ko urriko liskarren harira auzipetutako gazteen aurkako epaiketa. Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformek manifestazioa deitu dute Iruñean gaurko, eta auzipeturiko gazteei elkartasuna adierazteko elkartasun argazkia atera zuten atzo hainbat herritarrek Lege Zaharren enparantzan.