Eskubaloiko jubenil nesken estatuko sektorea jokatzen ari dira egunotan Zarautzen. Bigarren partida jokatu zuten atzo, eta lehia estuaren ondoren, Angel Optico Varilux BM Zamora gailendu zitzaion Zarauzko Aiala ZKEri, 23 eta 26. Gaur, aldiz, BM Roquetas izan da nagusi; eta 22 - 28 utzi dute markagailua.