Zarauztarrek Espainiako jubenilen eskubaloiko txapelketa sektorea jokatu dute egunotan

Zarauzko hitza 2018ko api. 14a, 15:11

Ostiralean hasi zen eta gaur amaitu da eskubaloiko jubenilen estatuko sektorea. Neskek Zarautzen jokatu dute, Aritzbatalde kiroldegian. Mutilak, berriz, Pinton jokatu dute beraien sektorea.

Ostiralean eman zieten hasiera Espainiako jubenilen sektoreari. Pinton izan dira jubenil mutilak, eta lehenengo partidua BM Montequintoren aurka jokatzea egokitu zitzaien. 21 - 23 galdu zuten lehen jardunaldia. Atzo 20:00etan jokatu zuten bigarrena BM Pozuelo Calatravaren aurka, eta 30 gol sartzea lortu bazuten ere, aurkariak izan ziren nagusi. Azken jardunaldia izan dute gaur Ikasa Madriden aurka, eta madrildarrei gain hartzea lortu dute; 24 - 17 emaitza lortuta.

Jubenil mutilen Espainiako eskubaloi txapelketa sektorearen sailkapena

1. Ikasa Madrid
2. BM Montequinto
3. BM Pozuelo Calatrava
4. Gran Camping Zarautz

Jubenil neskek, aldiz, Aritzbatalde kiroldegian jokatu zuten lehen partidua; Lanzarote Puerto del Carmen aurkari zutela. Aise irabazi zuten neskek, eta 44 - 22an utzi zuten markagailua. Atzo, ordea, lehia estuaren ondoren, 23 - 26 galdu zuten Angel Optico Varilux BM Zamoraren aurka. Gaur, aldiz, BM Roqeutasen aurka lehiatu dira, eta 22 - 28 emaitzarekin amaitu dute sektorea.

Jubenil nesken Espainiako eskubaloi txapelketa sektorearen sailkapena

1. Angel Optico Varilux BM Zamora
2. BM Roquetas
3. AIALA ZKE
4. Lanzarote Puerto del Carmen