Zarautzek irabazi du Mutilen XXIV. San Telmo Saria

Zarauzko Hitza 2018ko api. 16a, 10:35
Zarauzko trainerilla, XXVI San Telmo sarian lehiatzen. (Zarauzko Arraun Elkartea)

Trainerillen San Telmo Saria jokatu da asteburuan Zumaian, eta zarauztarrek hartu diete aurrea beste zazpi ontziri. San Juanek egin du bigarren, eta Hondarribi izan da hirugarren.

San Telmo jaien barruan, urteroko lehia izan da Zumaiako uretan igande arratsaldean. Trainerillen San Telmo Saria jokatu dute neskek eta mutilek. Zarauztarren kasuan, gizonezkoetan bakarrik lehiatu dira, eta beraiek irabazi dute Mutilen XXIV. San Telmo Saria.

10:16:17 denborarekin nagusitu dira zarauztarrak. Bigarren egin du San Juanek, 10:22:59 denborarekin, eta hirugarrena Hondarribia izan da, 10:33:34 denborarekin.

Sailkapena

1. Zarautz 10:16:17

2. San Juan 10:22:59

3. Hondarribi 10:33:34

4. Getaria 10:35:02

5. San Pedro 10:39:65

6. Orio 10:41:13

7. Zumaia A 10:43:32

8. Zumaia B 10:52:99