Mikel Lopetegi ‘Urra’-k irabazi du Aiako harrijasotze txapelketa

Zarauzko Hitza 2018ko api. 16a, 11:07
Mikel Lopetegi 'Urra' lanean (Ibon Errazu)

Aiako Idi Proba Elkarteak antolatuta, atzo jokatu zen harrijasotze txapelketa Aiako probatokian. Hiru minutuko hiru txanda jokatu zituzten harri-jasotzaileek, eta Mikel Lopetegi Urra zarauztarra izan zen kilo gehien altxa zituena.

Atzo, igandea, harrijasotze jaialdia izan zen Aiako probalekuan. Bertan izango ziren Iñigo Eizagirre Eiza, Mikel Lopetegi Urra, Gorka Etxeberria, Sebastien Martikorena, Josetxo Urrutia, Inhar Urruzuno eta Julio Jimenez harri jasotzaileak, eta Mikel Lopetegi Urra zarauztarra izan zen hiru minutuko hiru txandatan kilo gehien jaso zituena. Inhar Urruzunok egin zuen bigarren.

Aiako Idi Probak Elkarteak antolatu zuen saioa, Aiako Udalaren babesarekin. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak izan zuen probak kontrolatzeko ardura. Emaitza guztiak ikusteko, egin klik hemen.

Urola Kostako Hitzan dago argazki bilduma ikusgai.