Diru laguntzak eskatu nahi dituzten kirol klub eta elkarteek hilabeteko epea dute Zarauzko udaletxera jotzeko. Eskaerak, behar bezala beteta, udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira hogeita hamar eguneko epean, dagokion deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; alegia, bihartik hasita.
Bete beharreko baldintza guztiak GAOren esteka honetan daude.