Irudietan: manifestazioa, pentsio duinen alde
2018-04-16 13:16 gizarteaAstelehenero bezala, eguerdian protesta egin du hainbat zarauztarrek pentsio duinak eskatzeko. Zarauzko Pentsiodunen Plataformak eta Duintasunak deituta, manifestazioa egin du dozenaka lagunek (antolatzaileen esanetan, 450 lagun elkartu dira). Herritarrez gain, hainbat alderdi politikotako kideak ere izan dira protestan. Datorren astelehenean ere manifestazioa egitea erabaki dute.
Ikusi argazki guztiak handiago