Mus Txapelketa eta ginkana ospatuko dituzte apirilaren 28an

Zarauzko Hitza 2018ko api. 16a, 17:14

Azken Portuko Jai Batzordeak Mus Txapelketa eta ginkana antolatu ditu apirilaren 28rako, Bertso Egunarekin hasi zuen ekimenari jarraipena emanez.

Apirilaren 28an izango dira Azken Portuko Komisiyuak antolatu dituen Mus Txapelketa eta ginkana. Ginkana arratsaldeko 5etan hasiko da Martiñene Plazan, eta auzoan zehar proba batzuetan parte hartzean oinarrituko da jolasa. Ume, gazte, zein animatu nahi duen ororentzat irekia dago ekimena. Mus Txapelketari dagokionez, izen-ematea 15:30ean izango da Martiñene Plazan, eta ondoren, partidak 16:00etatik aurrera izango dira, auzoko tabernetan.

Erlazionatuak

Minaren errautsetatik

Amaia Urbieta Arruti 2018 ots 23 Zarautz