Ulacia Gruporen porrota Kantabrian

Zarauzko Hitza 2018ko api. 17a, 08:30
Aritzbatalde kiroldegian Easoren aurka jokatutako partidako irudi bat. (Zast Zarautz)

Denboraldia amaitzeko jardunaldi gutxiren faltan, Ulacia Grupoko mutilek ezin izan zuten Gallofa mendean hartu. 

Laurdenez laurden, aurretik izan ziren markagailuan Santanderrekoak, eta zarauztarrak lehiakor jardun baziren ere, 91-66ko emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka. Hirugarren laurdenean etxeko taldea apur bat estutu bazuten ere, laugarren zatian nekea antzeman zuten Ulacia Grupoko mutilek, eta etxeko taldeak ihes egin zien markagailuan.

Etxeko azkena larunbatean

Larunbat honetan denboraldiko etxeko azken partida jokatuko dute Ulacia Grupokoek. Ordutegi bateratua dela eta, 19:00etan lehiatuko da Ulacia Grupo Santurtziren aurka, Aritzbatalde kiroldegian.