Protesta egingo dute errauste plantaren aurka

kudeatzailea 2018ko api. 17a, 17:07
Iaz eginiko errauste plantaren aurkako prosteta bat.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak elkarretaratzera deitu du. Asteazken (apirilak 18) arratsaldean egingo dituzte bilkurak, 19:00etan, Gipuzkoako hainbat herritako anbulatorioen aurrean. Urola Kostari dagokionez, Orion, Zarautzen eta Zumaian egingo dituzte elkarretaratzeak, Osasuna bermatu, erraustegia gelditu lelopean.