Hondakinak biltzeko zerbitzuari buruzko tailerrak ostalari eta merkatarientzat

Zarauzko Hitza 2018ko api. 17a, 19:00

Tailerren helburua zalantzak argitzea eta ostalari eta merkatarien iritzia jasotzea da, beharrezko diren egokitzapenak egin eta hondakinen bilketa ahalik eta ondoen kudeatzeko.

Urola Kostako Udal Elkartea herriz herriko sentsibilizazio kanpaina bat egiten ari da apirilean zehar, "herritarren kezkak eta zalantzak argitzeko, eta ondorioz, sailkatze portzentajeak igotzeko". Zarautzen, ostegunean egingo dute tailerra, 15:00etan, Etxezabalan.